Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Energia iturri garbiak lehenago erabili beharko genituzke"

Xeber LarraƱaga 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu herritarren artean. Hauxe da Joxe Ramon Diazeri egindakoa.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela klima aldaketa gertatzen. Zer iritzi duzu horren inguruan?Egia esan ni ez nago gai horretan asko sartuta, ordea ikusten da herri edo hiri batzuetan aldatzen ari dela. Adibidez, hemen aurreko udan bero handiegia egin zuela, euria egin behar zuen egunetan ez zuela egiten… Egia esan, ez dakit zer esan.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Lehen esan bezala ez dakit, zeren eta ez nago oso sartuta gai horretan, energia iturri garbiak erabiltzea iruditzen zait lehenago erabiltzen hasi beharko ginatekeela. Esaten dute Europa goialde horretan oso ondo doazela, ordea eremu haietan ere negua oso gogorra da.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Gure etxean berogailua gutxiago piztea eta argi gutxiago erabiltzea egiten dugu,  bestela gero iristen diren fakturak deskomunalak dira. Eta leihoak aldatu eta fatxada berritzeko nire ustez etxe zaharrak izan beharko ziren, ordea aurrera begiratuta fatxada berritzeko aukera badago, izan ere gure auzoan egin dituzte horrelako gauzak, eta egia esan badago 5-6 graduko aldea (neguan beroago eta udan freskoago).

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Egia esan ez nago ziur, zeren azkenean zu telebistaz eta bizi zara, eta gainera, ez daukat datu oso onik eguzki-plakengatik zeren ez dakit horrelako gauzek kostua jaitsiko zuenik edo oso ondo funtzionatzen duenik, ez nago seguru jarriko nituen.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Ez dut kotxe elektrikorik eta ezta asmorik ere erosteko. Nik gaur egun automozioan egiten dut lan eta ez dut oso ongi edo garbi ikusten kotxe elektrikoen funtzioa, zeren ez dakit noraino ahal den iritsi kutsatzera eta bere birziklatzeko funtzioa ere ez dakidalako. Nire ustez gehiago ikasi beharko litzateke kotxe elektrikoen inguruan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide