Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Telebistan ari dira esaten geroz eta kontaminazio gehiago dagoela"

Maddi Agirre 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu, bereziki energiaren gaiari buruz.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Telebistan ari dira esaten geroz eta kontaminazio gehiago dagoela, hemendik urte gutxira itsasoko maila igoko dela, eta neurriak hartu beharko ditugula.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Nire ustez energia iturri garbiak erabili beharko genituzke.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Bai, leihoak neguan gutxiago irekitzen ditugu, argia saiatzen gara baina hor borroka daukat umeekin, zeren argi danak piztuta uzten dituzte.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai noski, planteatu genuen bileran, baina jendeak ezezkoa eman zuen.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Ez da elektrikoa, gasolia da, zeren orain dela sei urte erosi genuen eta oraindik ez zait izorratu. Izorratzen denean planteatuko dut.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide