Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Momentu honetan oso zaila iruditzen zait gure bizimoduan dagoen energia murriztea"

Aimar Romatet 2023ko mai. 1a, 00:00

Energiari eta klima aldaketari buruzko galderak erantzun ditu Onintza Amilibiak.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Alde batetik, kontsumitzen den energia gutxitu egin behar dugu ahalik eta gehien. Gainera, beste energia berriztagarri batzuk aurkitu behar dira guk behar dugun energia konpentsatzeko.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Momentu honetan oso zaila iruditzen zait gure bizimoduan dagoen energia murriztea eta inbertsio handia egin beharko litzateke herri mailan energia berriztagarriak asetzeko.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Momentu honetan zaila iruditzen zait, baina saiatu egin beharko ginateke inbertsio handiak eginez.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan? 
Bai, energia iturriak aldatzea behar dugu eta iruditzen zait inbertsio ona egin beharko litzatekeela, neurriak hartuz eta non jarri eta non ez ondo kudeatuz.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Bai, ondo iruditzen zait.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide