Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Kotxe elektrikoa ordainezina den zerbait da"

Ane Rodriguez 2023ko mai. 1a, 00:00

Nolakoa izango den Zumaia 2050ean galdetu diogu Javier Rodriguezi. Madrildik etorri den herritar bat da, orain Zumaian bizi dena.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Oso konplikatua da, ekoizpen sistema osoa aldatu beharko litzateke. Produkzio sistema fabrikazioan oinarritzen da, energia asko kontsumitzen duena eta atmosferara CO2 asko isurtzen duena, ekoizpen sistema aldatu beharko litzateke, eta oso konplikatua da.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Aldaketa oso konplikatua da, azkenean lan egiteko, fabrikatzeko, mugitzeko… erabiltzen diren ia gauza guztietarako energia behar dugu. Energia-kontsumoa oso handia da. Oraintxe ez gaude prest elektrizitate eta energia kontsumoa murrizteko.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Oraintxe bertan ezinezkoa da; behar dugun energia-kantitatearen erdia ere asetzeko gai den energia-iturri garbirik ez dago.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Ez.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Kotxe elektrikoa ordainezina den zerbait da, gaur egun ez dago kotxe elektriko eraginkorra sortzeko adina aurreratu den teknologiarik. Egin behar dena erregaiak aldatzea da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide