Nolako herria: elkarrizketak 2023

"40 urte atzera joz gero energia kontsumoa murriztuko genuke, baina baita bizi kalitatea ere"

Garazi Beristain 2023ko mai. 1a, 00:00

Amaia Oliden oikiarrari, energiari buruzko elkarrizketa egin diogu, Zumaia 2050 nolakoa izango den jakiteko.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Bai, zeren eta beste herrialdeetan kontsumo maila hori jasangarria izateko, aurretik, garapen ekonomikoa gertatu beharko litzateke eta hori onuragarria da.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, 40 urte atzera joz gero energia kontsumoa murriztuko genuke, baina baita bizi kalitatea ere,  hain beharrezkoak ez diren energia kontsumoak murriztuz.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Posible bada bai, harreman ekonomikoak badira bai.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, baina energia produkzio handia baldin badago tartean. Gainera, naturak eman digun energia aprobetxatu egin beharko genuke.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Gu Oikian bizi gara eta ez, Oikian tren zerbitzuak kendu zizkiguten eta herriko autobusa daukagu, baina ordutegi xelebreak dauzka eta nik ezin dut erabili.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide