Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Nik uste dut baietz, energia aurreztu daitekeela"

Jokin Zubikarai 2023ko mai. 1a, 00:00

Energia aldetik nola gauden jakiteko, hainbat elkarrizketa egin ditugu Zumaian. Maite Lizaso Arana da elkarrizketatuetako bat.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Nire ustez neurri batzuk hartu behar dira: zaborra bereizi, ura alferrik ez gastatu, erosketak egiten ditugunean erabili daitezkeen poltsak erabili, beti kotxea erabili beharrean trenez, autobusez, bizikletaz edo oinez ibili eta abar.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Nik uste dut baietz, energia aurreztu daitekeela, adibidez, energia baxuko bonbilak erabiliz.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Bai, eguzkiari, haizeari edo urari esker lortzen den energia oso garrantzitsua da.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Ni eolikoen alde nago, bai itsasoan eta bai mendietan, baina inposatu gabe eta ondo planifikatuta izan behar du.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Bai, kotxe elektrikoak gutxiago kutsatzen du eta ondo iruditzen zait.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide