Klima aldaketaren kasuari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Kutsadura gutxiago egoteko garraio publikoa gehiago erabiliz.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Berogailuaren erabilera murriztu eta argia behar denean bakarrik piztu.
Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Gaur egun uste dut ez litzatekeela nahikoa izango.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, baina uste dut ingurumena hondatuko lukeela eta itsusia geratuko litzatekeela.
Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Pauso bat aurrera izango litzateke, baina uste dut oraindik ez gaudela prest horretarako eta oraindik denbora beharko dugula.