Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Politikariek pentsatu beharko lukete ordu berean hainbeste jende toki berera joaten bada, agian garraio publikoak gehiago bultzatu beharko liratekeela"

Xabier Romero 2023ko mai. 1a, 00:00

Itxaso Aguirrezabalagari elkarrizketa egin diogu energiari buruz, Zumaia etorkizunean nolakoa izango den jakiteko.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez, ez zait bidezkoa iruditzen planeta erabilgarri bakarra daukagulako eta denen artean zaindu behar dugulako.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?   
Bai eta asko gainera. Askoz gutxiago kontsumitu beharko genuke eta pentsatu gauzak ez direla dohainik, baten bat zerbaitean akatsen bat egiten ari dela.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?Beharrezkoa bada ondo iruditzen zait kanpotik ekartzea, baina pentsatu beharko genuke ea benetako beharra daukagun.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Ez daukat garbi.

Eta itsasoan?
Hau ere ez daukat garbi. Ez dakit zer onura dituzten gauza horiek eta garbi daukat zer itsusi geratuko litzatekeen dena eolikoz beteta.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Bai, baina adibidez, lanera joateko ez daukat aukerarik garraio publikoa erabiltzeko egunero. Hortaz, politikariek pentsatu beharko lukete ordu berean hainbeste jende toki berera joaten bada, agian garraio publikoak gehiago bultzatu beharko liratekeela.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide