Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Arrazoi dutela, baita ere klima berez aldatzen dela baina guk aurreratu egiten dugula. Behar den neurrian baino azkarrago ari da gertatzen klima aldaketa.
Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Erabiltzen dugun argindarra neurtu eta ahal bada iturri garbienak erabili beharko genituzke.
Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Garbigailua, bonbila kontsumo murriztukoak erabiltzea.
Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai.
Zure kotxea elektrikoa al da?
Ez daukat kotxerik.