Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Energia berriztatzailea erabiliz.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Kontsumoa zentzuz erabili eta berrerabili.
Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Familia baten artean kontsumitzen den energia etxean bai, baina enpresen kontsumo garbiarekin zaila ikusten dut ahal izatea.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bakoitzak bere alde ona dauka. Energia berriztagarriak nahi baditugu ba eolikoak jartzea bultzatu beharko dugu, alde txarra gero animaliei bizitzeko tokia kenduko geniekela.
Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Kotxe elektrikoak ere kontsumoa dakar eta elektrizitatea ez dago oso merke. Nire iritziz merketu egin beharko litzateke.