Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Kotxea, ahal den gutxien edo derrigorrezkoa denean bakarrik"

Eneko Mujika 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu herritarren artean. Hauxe da Iñigo Mujikari energiari buruz egindakoa.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Nik uste dut, zientzilariek esaten badute, gu baino gehiago dakitela eta hala izango dela.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Ahal den bitartean, biak egin.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Gure kasuan, gure etxea nahiko berria da eta ongi isolatuta dago eta berogailua ahalik eta gutxien pizten dugu. Eta kotxea, ere ahal den gutxien edo derrigorrezkoa denean bakarrik.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Momentuan ez daukat kotxea aldatzeko asmorik eta hurrengoa pentsatuko dugu, momentuz ez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide