Nolako herria: elkarrizketak 2023

Gu bizi garen tokian eguzkiaren energia erabiltzeko gaitasuna ez da Andaluzian dutena eta are gutxiago Afrikan dutena"

Julen Arakistain 2023ko mai. 1a, 00:00

Nuria Lopez De Guereñu elkarrizketatu dut energiaren kontsumoari buruz duen iritzia ezagutzeko.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Egia da iturri fosilak erabiltzen ditugunean energia iturri bezala, CO2 isurtzen dela atmosferara eta horrek eragin oso handia duela klima aldaketan. Hala ere, beste era bateko isurketak ere eragina dute klima aldaketan eta ez da mugatzen gas horretara bakarrik klima aldaketaren arrazoia. 

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Nire erantzuna da guztia batera egitea ezinezkoa dela. Gure kontsumoa murriztu dezakegu baina oraintxe bertan ezin ditugu energia iturri garbiak bakarrik erabili. Kontsumitzen dugun energia guztia ezinezkoa da iturri berriztatzaileen bidez sortzea, beraz, trantsizioa behar da eta trantsizioa egiten dugun bitartean denbora behar da. 

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Bai, noski, tenperatura beherago jaitsi, dutxak motzagoak egin galdarak gasaren bitartez funtzionatzen duenez gasaren kontsumoa jaisteko; eta ez hori bakarrik, leihoak ere aldatu genituen etxea hobeto isolatuta egoteko.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Ez da oso erraza hori, gu bizi garen tokian eguzki energia erabiltzeko gaitasuna ez da Andaluzian duten berdina eta hare gutxiago Afrikan dutena, horregatik, kontuak egingo nituzke eta zenbat aurreztuko nukeen kalkulatuko nuke, horrelako instalazioak oso garestiak direlako. Beraz, une horretan ez dut uste horrelako zerbait egingo nukeenik.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?

Bai, kotxe berri bat erosi behar nuen orain dela lau urte eta ideia ona iruditu zitzaidan kotxe elektrikoak probatzen hastea, baina hala ere ez nago oso gustora kotxe honekin, eta gainera oso jakitun naiz, nahiz eta kotxeak gutxiago kontsumitu eta CO2 gutxiago isuri, non sortu zen eta nola fabrikatu zen jakiteak, hau da, CO2a isurtzen atmosferara ez dela oso prozesu garbia iruditu zait.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide