Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Karbono dioxido asko botatzen dute garraiobideek, adibidez: itsasontziek, hegazkinek, kotxeek… Beraz, bidaia kopurua murriztu beharko litzateke eta ibilgailu elekrikoak erabiltzea ere beste aukera on bat izango litzake.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, orokerrean ez dugu halakorik egin nahi baina egin beharrean gaude. Norbanakoak neurri txikiak aplika ditzake, adibidez, neguan etxean berogailua oso altu ez jartzea, edo udan aire girotu asko ez erabiltzen saia gintezke.
Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Bai, posible da, baina oraindik inbertsio teknologikoak falta dira energia berriztagarri gehiago izan ditzagun.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Ez da txantxetan hartzeko gauza bat. Hala ere, nonbaitetik atera beharko dugu energia hori, beraz ados nago.
Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Bai, estrategia ona iruditzen zait baina garrantzitsua da kontutan hartzea energia elekriko hori ere garbia izan dadila eta ez modu kutsakorrean lortutakoa.