Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Egunean zehar ez dut erabiltzen garraio publikoa, oinez mugitzen naiz lanera eta denera"

Lara Zinkunegi Osa 2023ko mai. 1a, 00:00

Itziar Osa Olaizolak hainbat galdera erantzun ditu energiari buruz.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez, ez zait bidezkoa iruditzen, zeren eta azkenean guk gure planeta zaindu behar dugu, bestela gure atzetik datozenak, egoera txar bat edukiko dute.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, posible dela pentsatzen dut. Egin dezakeguna da uraren kontsumoa kontrolatu, elektrizitatea gutxiago erabili, etxetresnen erabilera kontrolatu eta, adibidez, berogailua bakarrik behar denean erabiliz.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Ez dakit, egokiena herri bakoitzak sortzea izango litzateke, energia globalaren gehiegizko kontsumoa sahiesteko.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Ez litzaidake gustatuko, azkenean paisaiaren edertasuna hondatzen duelako, baina baita ere pentsatzen dut beharrezkoa balitz ados egongo nintzaketela.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Ez, azkenean egunean zehar ez dut erabiltzen garraio publikoa, lanera ta denera mugitzen naiz oinez; baina behar dudanean nonbaitera joan, beti kotxez joaten naiz garraio publikoen ordutegiak ez zaizkit ondo egokitzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide