Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Gure planetari garrantzi gehiago eman beharko genioke"

Oier Zuazobide Villanueva 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu herritarren artean. Hauxe da Olatz Villanuevari energiari buruz egindakoa.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez zait bidezkoa iruditzen. Gure planetari garrantzi gehiago eman behar diogula iruditzen zait, eta ez ondoren, beste planeta batera ihes egin.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu? 
Nire ustez posible da, energia murrizteko gaur egun egiten ditugun gauza asko aldatu beharko genituzke; kontzientziatu egin behar gara ez kutsatzeko.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Ez, herri bakoitzak sortu beharko luke behar duen energia, modu ezberdin asko daudela kontutan izanda.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan? 
Bai, nik uste dut pentsatzeko modua aldatu behar dugula; energia guzti hori ezin baitugu kanpotik ekarri eta daukagun energia berriztagarriak erabili beharko genituzkeela uste dut.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura? 
Bai, nik sarritan trena erabiltzen dut lanera joateko. Ordea, garraio publikoa ezin badut erabili, nire lankidetako batekin autoa partekatzen dut.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide