Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Planeta bakarra dugu eta zaindu egin behar dugu"

Dafne Ruiz 2023ko mai. 1a, 00:00

Karol Olanguari galdetu diogu bere iritziz nolakoa izango den Zumaiako energia kontsumoa 2050ean.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Inola ere ez. Planeta bakarra daukagu eta zaindu egin behar dugu.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Gizarte honetan ia ezinezkoa da, zergatik eta kontsumo gehiago eta behar gehiago dugulako. Murrizteko, kontsumo liberal hau moztu beharko genuke.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Ahal den neurrian bakoitzak bere energia sortu beharko luke.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai ados nago. Baina eredu on bat hartuz, proiektu orokor bat eginez eta ez jarri jartzeagatik.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Ez, kotxea erabiltzen dut. Nire ordutegiekin ez delako konpatiblea garraio publikoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide