Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Klima aldaketaren arrazoi garrantzitsuena da gure bizitzeko modu hain kontsumista"

Erika Olaizola 2023ko mai. 1a, 00:00

Kontsumitzen dugun energiari buruzko galdera batzuk egin dizkiogu Ainhoa Tenari.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Uste dut hori ez dela arrazoia, ondorio bat baizik. Arrazoi garrantzitsuena da gure bizitzeko modu hain kontsumista.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Aurrena, kontsumitzen dugun energia murriztu, baina energia hori iturri garbitik etortzen bada, hobeto izango litzateke.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Bai, neurriak hartu ditugu. Adibidez, argi alogenoetara aldatu gara, termostatoa dugu etxeko beroa kontrolatzeko, etabar.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai, aurrerapauso handia izango litzateke.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Nire kotxea ez da elektrikoa. Gaur egun ere oraindik oso garestiak dira, autonomia gutxiko kotxeak dira eta kargatzeko aukera leku gutxitan dago.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide