Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Hobe herri bakoitzak behar duen energia berak sortzea"

Haizea Balerdi 2023ko api. 29a, 14:28

Elkarrizketatua Ugaitz Balerdi izan da eta gai nagusia energia da.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez, ez zait bidezkoa iruditzen hiru planeta behar izatea.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Ez dut uste posible denik gure gizarte ereduan energia kopurua murriztea, baina kontsumoa jaitsita hobetu daiteke.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Hobe herri bakoitzak behar duen energia berak sortzea.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Herriko mendietan ez, baina itsasoan, berriz, bai.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Ez dut ohiturarik garraio publikoa erabiltzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide