Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Nahikoa energia badago haizearekin eta eguzkiarekin bakoitzak bere energia gastatzeko"

June Berazadi 2023ko mai. 1a, 00:00

Jon Berazadiri galdetu diogu bere iritziz nolakoa izango den Zumaiako energia kontsumoa 2050ean.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Kondizionante bat dago hori balitz dena. Horrek esan nahi du oraindik ez gaudela kasu horretan eta zaila ikusten dut kasu hartan ikustea gauzak, baina, horrela izan balitz ez zait egokia iruditzen.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Uste dut murriztea nahiko zaila dela. Pixka bat bai, baina ez asko. Eta zer egin dezakegu? Sortu bakoitzak bere etxean balkoian jartzeko eolikoak. Nahiko energia badago haizearekin eta eguzkiarekin bakoitzak bere energia gastatzeko, baina horretarako erraztasunak behar dira.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Kanpotik ez da ekarri behar ezer ere ez, hemen nahikoa energia egin ahal da eta.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Itsasoan eta mendian bai, baina eolikoak benetan handiak, energia asko egiten dutenak, gutxiago. Edo itsasoan edo ibaian sortutako energia: olatuekin, ibaiko olatuekin…

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Nik bai, asko gainera. Eta nik uste dut jendeak ere geroz eta gehiago, zeren, Donostiara joateko jendea nazkatu egin da hainbeste aparkamentu faltarekin eta multa garestiekin, eta orokorrean, joaten dira garraio publikoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide