"Energia kontsumoa gehiago murriztu beharko litzateke"

Laida Etxabe 2023ko maiatzaren 1a

Elkarrizketatua izan den Arri Aginagaldek 2050ean Zumaian energia kontsumoa nolakoa izango den inguruan galdera batzuk erantzun ditu: iturri fosilak, klima aldaketa, eguzki plakak, kotxe elektrikoak…

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza,gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Iruditzen zait iturri fosiletatik aparte gaur eguneko bizimoduan eragina duten gauza asko daudela.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Enegia iturri berriak erabiltzea oso ondo dago, baina nire ustez kontsumoa gehiago murriztu beharko litzateke. Adibidez: garraio publikoa gehiago erabiliz, etxeko argiak behar direnean bakarrik piztuz, garbigailua guztiz beterik dagoenean bakarrik martxan jarri eta horrelako gauzak.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (lehioak aldatu edo fatxada berritu), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea…)
Bai saiatzen gara berogailua ahal den gutxien erabiltzen eta kotxea beharrezkoa denean bakarrik erabiltzen.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai ez nuke arazorik edukiko energia plakak jartzearekin.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Kotxea ez da elektrikoa eta oraindik ez dut aldatu berri samarra delako, baina aldatzeko garaia iristen denean elektrikoa erosiko nuke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide