Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Nik uste dut onena dela eguzkiak ematen duen energia"

Maialen Arrieta 2023ko mai. 1a, 00:00

Inaki Arrieta elkarrizketatu dugu, 2050. urtean Zumaian energia kontsumoa nola aurreikusten duen jakiteko.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu? 
Ez, eta ez zait bidezkoa iruditzen. Argi dago erabiltzen dugun energia gehiegikaria bat dela, eta eredu hori ezin da beste herrialde edo kontinente batzuetara eraman. Bestela, geroz eta baliabide gutxiago dauzkagu eta mundua geroz eta azkarrago bukatuko zen.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Nik uste dut bi bide daudela. Bata indibiduala, bakoitza bere buruari etxean, herrian eta bere buruari begira nola hobetu dezakegun gure energia kontsumo hori murriztea; eta bestea agintzen duten pertsona  guztiei, mundukoei, aldatu beharko litzateke pentsatzen duten joera edo mundua kapitalismoan daukagun pentsakera, eta hori ez dakit, aldatzen ez den bitartean, inposiblea izango da gauzak aldatzea. 

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?  
Herri bakoitzak bere energia sortuko balu hobeto izango zen baina horretarako, infraestruktura denak, energia berriztagarriak, eguzkitako panelak erabiltzeko, gauza asko egin beharko lirateke eta horrek dirua ekartzen du edo dirua beharko luke inbertitu eta ez dakit udaletxea edo herri bezala prest gauden hori dena egiteko, egon beharko ginateke baina... 

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Mendiak jada aldatu dira itxuraz, eta itsasoan ere hasi direla uste dut.  Baina nik uste dut onena eguzkiak ematen duen energia dela,  panelak jarrita etxeko teilatuetan edo zelaietan. Uste dut hori garbiago eta hobea izango zela.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Ez dut ohitura asko zeren eta nik nire lanera joateko ez dut garraioa erabiltzen, ezin dut eta. Orduan kotxez joaten naiz baina nahiago nuke garraio publikoan joan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide