Zientzialariek diotenez, iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2 isurtzen du atmosferara eta, horregatik, klima-aldaketa gertatzen ari da. Zer iritzi duzu horri buruz?
Nire ustez, zientzialariek arrazoi dute, baina ez bakarrik iturri fosiletan, baita beste iturri batzuetatik ere, klima-aldaketa eragiten dute.
Zure ustez, zer egin beharko litzateke lehenik, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia-iturri garbiak erabili?
Nire ustez, lehenik eta behin, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu beharko genuke, eta, gero, iturriak erabili.
Etxean energia-kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue?
Neurriak hartu ditugu, hala nola, berogailua gutxiago piztea, autoa gutxiago erabiltzea eta bi auto izatetik auto bat izatera pasatzea.
Zure etxeko elektrizitatea eguzki-plaken bidez sortutako energiarekin lortuko bazenu, egingo zenuke?
Irtenbide ona dela uste dut.
Zure autoa elektrikoa da? Bestela, zergatik ez duzu aldatu? Bada, zergatik aldatu duzu?
Ez da elektrikoa, oraindik eragozpen gehiegi daudelako, hala nola, karga-puntu urriak, karga-denbora gehiegi da, autonomia mugatua eta auto elektrikoaren prezioa oso altua da.