Gogotik izerdituta ospatu dute Zumbaren hamargarren urteurrena

Jabi Gonzalez Toston

Zumaienako aretoan egin dute ekitaldia eta oholtza gainekoek ez ezik, hainbat ikuslek ere astindu dituzte gorputzak.

Zumaiako Zumba ikastaroen hamar urte bete dituzte, eta horiek ematen dituen Johnsonek  urtemuga borobila ospatzeko ekitaldi berezia eskaini zuen atzo Zumaiena ikastetxeko aretoan. Doakoa izan zen saioa eta gustura aritu ziren oholtza gainean Dj Davilak jarritako musikaren erritmora gorputzak astindu zituzten dantzariak. Haiekin batera, aretora bertaratu ziren ihainbat ikusle animatu ziren gorputza mugitzera euren eserlekuetatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide