Nerea Urteagak Zarauzko Pagoeta mendi lasterketa irabazi du

Jabi Gonzalez Toston

Nerea Urteaga Pagoeta mendi lasterketako podiumean, proba irabazi ondoren. (Jabi Gonzalez Toston)

Korrikalari zumaiarrak lehenengo aldiz hartu du parte eta bi ordu eta hamaika minutu behar izan ditu 21 kilometroko ibilbidea amaitzeko.

Nerea Urteaga korrikalari zumaiarra emakumezko azkarrena izan da gaur goizean Zarautzen jokatu den Pagoeta Mendi lasterketan. Bi ordu hamaika minutu eta hamahiru segundo behar izan ditu ibilbideko 21 kilometroak egiteko. Hori bai, amaieran gogor estutu du bigarren helmugaratu den Nerea Amilibia zarauztarrak; izan ere, Urteaga bi minutuko aldearekin heldu da  Pagoetako tontorrera eta beherakoan nabarmen murriztu ditu aldeak zarauztarrak. Hala, helmugan 26 segundo eskas atera dizkio aurkariari.

Zumaiako korrikalari gazteak lehenengo aldiz hartu du parte Zarauzko lasterketan eta iazko irabazleari gailendu zaio, hain justu. Hirugarren helmugaratua ere etxeko korrikalari bat izan da, Ane Mendizabal, eta sei minutu atera dizkio Urteagak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide