Maiatzaren Lehenaren harira, bizikleta itzuli aldarrikatzailea egin dute gaur Zumaian, Beheko plazatik hasita. Hainbat eragilek egin dute bat deialdiarekin, eta "aurrekaririk gabeko krisi eko-soziala, zerbitzu publikoen eraispena, zaintza krisia, pentsio erreformak, oligopolioen eta bankuen irabazi neurrigabeak" salatu dituzte Langileen Nazioarteko Egunean.