Abiatu da trainerillen Gipuzkoako liga

Juan Luis Romatet 2023ko maiatzaren 2a

Emakumeen bi trainerillak, atzo Mutrikun. (Telmo Deun arraun elkartea)

Atzo jokatu zen Mutrikun Gipuzkoako trainerilla ligako lehen jardunaldia. Telmo Deun arraun elkarteak lau ontzirekin hartu du parte estropada hauetan. 

Abiatu da aurtengo trainerillen Gipuzkoako liga atzo Mutrikun (Gipuzkoa) jokatu zen jardunaldiarekin. Lehen hitzordu honetan lau ontzi uretaratu zituen Telmo Deun arraun elkarteak. 

Maila absolutoan, gizonetan, A ontzia bosgarren izan zen; B ontzia, berriz, Gipuzkoako Federazio Kopan arituko da, ligatik kanpo, eta atzokoan laugarren izan zen.

Emakumeetan ere bi ontzi aritu ziren: Zumaia laugarren izan zen, eta jubenil mailako arraunlariez osatutako B ontzia bosgarren. 

Batelen Espainiako txapelketa

Telmo Deun arraun elkarteko infantil mutilak Sestaon (Bizkaia) jokatu diren Espainiako batel txapelketan izan dira. Gipuzkoako batel liga, Gipuzkoako txapelketa eta Euskadiko txapelketa irabazi duten arraunlari gazteak laugarren izan dira estatu mailako hitzorduan. Samertolomeu galiziarrek irabazi dute aurtengo Espainiako batel txapelketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide