On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren XXIX edizioko lehen saria eskuratu du Naiara Zubimendi zumaiarrak. Urnietako Udalak antolatzen duen sariketan helduen kategorian nagusitu da Zubimendi, eta 1.800 euroko ordainsaria jaso du Gabardinadun funanbulista idazlanarengatik.
Joan den ostiralean egin zuten sari banaketa ekitaldia. Luis Mitxelenak aurkeztu zuen, eta Olatz Salvadorren zuzenekoarekin girotuta egon zen.