Txalo produkzioaken Sagastitarrak antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean, eta saridunak atera ditu jada: Itziar Morak eta Naiara Mendizabalek bina sarrera izango dituzte leihatilan zain saioa hasi aurretik.
Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri aktoreek antzeztu, eta Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendutako antzezlana ikusteko aukera izango da ostiralean, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan.