Haurrentzako antzerkia izango da larunbatean, maiatzaren 6an, Aita Mari aretoan, 17:00etan hasita. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak ostegun eguerdian aterako dira.
Sinopsia:
Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere.