Alkategaien mahai ingurua izango da Zumaian. Iñaki Ostolaza EH Bilduren, Josemi Antia EAJren eta Duñike Agirrezabalaga PSE-EEren zerrendaburuak aurrez aurre ariko dira hizketan maiatzaren 15ean, astelehenez, Oxford aretoan (19:00). Moderatzaile lanetan Juan Luis Romatet arituko da. Herritarrentzako irekia izango da saioa, eta gainera, Baleike.eus-en eta Erlo Telebistan zuzenean ikusi ahal izango da.