Palazko eta eskuzko pilota txapelketa herrikoiak antolatu ditu beste behin ere Zumaiako Kirol Elkarteak. Partidak Odietan jokatuko dira, beti ere eguraldiak laguntzen badu; euria egingo balu, jarduera Herri Eskolako frontoi txikira eramango litzateke.
Palazko txapelketan zortzi bikotek eman dute izena, eta lau bikoteko bi multzotan banatuta jokatuko dute. Ostegunean eta larunbat goizean jokatuko dituzte partidak. Behin ligaxka amaituta, lehen biak liga jokatzera pasatuko dira, eta beste biek kopa jokatuko dute. Palazko finalak ekainaren 29an jokatuko dira, San Pedro egunean.
Eskuz, aldiz, zazpi bikote apuntatu dira, eta hauek multzo bakarrean arituko dira elkarren aurka. Kasu honetan, partidak ostiral arratsaldean jokatuko dituzte. Finalerdiak ekainaren 23an jokatuko dira, eta finala astebete beranduago, hilaren 30ean.
Lehen partidak
Bihar, 18:30etik aurrera, jokatuko dira palazko lehen bi partidak.
- Zendoia-Oskarbi vs Arizaga-Landaitxu
- Iribar-Ekaitz vs Calderon-Ulazia
Eskuzko txapelketa, berriz, ostiralean hasiko da, eta hiru partida izango dira 18:00etatik aurrera.
- Urtzi Iribar-Iñigo Tumas vs Beñat Lizeaga-Iraultza
- Oihan Etxabe-Kimetz Etxabe vs Aitzol Oliden-Peio Etxabe
- Ander Odriozola-Oihan Iribar vs Unai Beristain-Eneko Urbieta.