Zine emanaldia eta solasaldia izango dira bihar Aita Mari zinean

Juan Luis Romatet 2023ko maiatzaren 5a

Las buenas compañias filma ikusteko aukera izango da bihar arratsaldez Aita Mari zinean. Ondoren, solasaldia izango da. 

Zinema emanaldia antolatu du Zumaiako Emakumeon* Etxeak larunbat arratsalderako. 19:30ean izango da eta Silvia Munten Las buenas compañias filma ikusteko aukera izango da Aita Mari zine aretoan.

Aurtengo lan honek Film Luze Onenaren Ikuslegiaren Saria lortu du Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldian. Elkarte feminista batek 70eko hamarkadan Errenterian abortuaren alde egindako borroka erretratatzen du.

Zumaiako Berdintasun Foroak gonbidatuta, filma amaitzean solasaldia egongo da garaiko Errenteriako emakume taldeko kideekin.
 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide