Gaur goizaldean, 02:30ean inguruan, Zumaiako enpresa batean intrusio-alarmak salto egin du, eta zaintza-lanak egiten ari zen herritarren babeserako patruila batek "eremutik auto bat presaka irteten ikusi duela" jakinarazi du Ertzaintzak ohar bidez. Antza denez, "auto susmagarriaren atzetik atera dira agenteak", eta haren martxa geldiarazi dute handik gertu; lau bidaiariak identifikatu eta ohartu dira, "guztiek polizia-aurrekariak dituztela". Ertzaintzak azaldu duenez, "ibilgailuaren maletategian hainbat tresna, bobina bat eta kableak" zeramatzaten. Jarraian, ertzainek egiaztatu dute aipatutako "enpresak atea indarrez irekita zuela eta bertan zeuden hainbat salgaiak lapurtuak" izan direla. Hala, identifikatutako lau gizonak atxilotu egin dituzte, indarra erabiliz egindako lapurreta-delitua egotzita. Ertzain-etxera eraman dituzte beharrezko izapideak egiteko, gero epailearen esku uzteko.