Zumaiarrak ere Sopelako Joaldunen Jaian izan dira asteburuan

Maria Maya Manterola 2023ko maiatzaren 8a

Sopelako Meñakoz kultur elkartearen harira, Euskal Herriko joaldunak Sopelan batu ziren joan zen larunbatean. Bertan izan ziren zumaiarrak ere. 

Dantza taldeek, pandero-jotzaileen taldeak, Sopela Kantari taldeak, joaldunek nahiz bestelako kultur taldeek osatzen dute Sopelako Meñakoz kultur elkartea. Hogei urte bete ditu aurten, eta horren harira, Euskal Herriko joaldunak bertan elkartu dira joan den larunbatean, Joaldunen Jaian. Baita zumaiarrak ere. Hona hemen larunbateko argazki batzuk.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide