Txiribuelta elkarteak eta udalak hitzarmena berritu dute

Maria Maya Manterola 2023ko maiatzaren 9a

Argazkia: Zumaiako Udala.

Hitzarmena sinatu dute bigarren urtez, 0 eta 6 urte arteko haurrei nahiz haien familiei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko. 

Hitzarmena sinatu dute bigarrenez Txiribuelta elkarteak eta Zumaiako Udalak, eta horri esker, 3.500 euroko laguntza emango diote elkarteari bere jarduerak aurrera eramaten laguntzeko. Bestetik, Aita Mari goiko solairua biltegi moduan erabili ahal izango dute, eta Aita Mari eskolako patioa ere erabilgarri izango da haur txikienekin jarduerak egiteko. 

Izan ere, udalaren arabera, "herrian dagoen hutsune bat" betetzen du Txiribuelta elkarteak, "herriko txikienek behar duten arreta eskaintzeko egiten duten lanagatik". 0 eta 6 urte arteko haurrak dituzten familien elkartea da Txiribuelta, eta haurren garapen osoa lortzea, hazkuntzari buruzko zalantzak, kezkak eta gogoetak partekatzeko bilgunea izatea nahiz familien arteko komunikazio bide berri bat hasi eta zabaltzea ditu helburu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide