Eskulan tailerra egin dute 'Nagusiekin nagusientzat' programaren barruan

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 9a

Nagusien mahaiak abian jarritako Nagusiekin nagusientzat programaren barruan, atzo eskulan tailerra egin zen. Datorren astelehenean joskintza tailerra izango da, eta oraindik ere izena eman daiteke. 

Eskulanak egiteko aukera ezin hobea izan zuten atzo arratsaldez herri adineko talde batek Pandoro elkarteko kideen laguntzarekin. Izan ere, Nagusien mahaiak antolatu duen Nagusiekin nagusientzat programaren barruan eskulan tailerra antolatu zen. 

Ez da izango atzokoa programa honen barruan antolatzen den mota honetako tailer bakarra. Datorren astelehenean, hilaren 15ean, joskintza tailerra egingo da Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan (Hogarrean) 17:30etik aurrera. Ekintza hau ere Pandoro elkarteko kideek gidatuko dute. Interesdunek oraindik badute izena emateko aukera, kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita. Belaunaldi desberdinak elkartu nahi dituzte antolatzaileek, eta nagusiek bakarrik ez, adin guztietako lagunek hartu ahal izango dute parte tailerrean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide