'20.000 especies de abejas' filma ikusteko beste aukera bat izango da bihar Aita Marin

Juan Luis Romatet 2023ko maiatzaren 10a

Duela bi asteburu eman zen film hau Zumaiako zinema aretoan, baina saioak bete egin zirenez, lan hau ikusteko beste aukera bat emango dute. 

Berlingo zinema jaialdian saritutako 20.000 especies de abejas filma ikusteko beste aukera bat izango da bihar, osteguna, 19:00etatik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. 

Film hau apirilaren amaieran eman zen Zumaian. Saioak bete egin zirela ikusita, beste aukera bat jarri dute filma ikusteko. 

Sarrerak hemen daude salgai. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide