Zumaian aurkeztu zituen, eta Eibarren ere erakutsi zituen; orain, Donostian ikus daitezke Eva Francok sortutako Maskarada proiektuko lanak. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak Donostian (San Juan kalea, 27) duen egoitzan ikus daiteke erakusketa hau maiatzaren 23ra arte.
Euskal Herriko kondaira, mito eta tradizioetan inspiratutako pertsonaiak eta izakiak aurkezten ditu argazkilari zumaiarrak Lola Altolagirre, Kris Meraki, Yolanda Sánchez edota Harry Watkins artistekin ondutako proiektu honetan.
Bilduma honetatik kanpo, egoitzako sarreran argazkiak zintzilikatzeko aukera ere eskaini dio elkarteak Francori. Hala, Telmo Irureta, Olatz Goiburu eta Frida Watkinsen argazkiak erakutsi dituzte bertan.