Eduki babestua

Ostiralean zabalduko ditu ateak Unai Azkunek zuzenduko duen Urrats zentro berriak

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 10a

Gimnasio berria Zumaiako Juan Belmote kaleko 4 zenbakian dago kokatuta, eta maila eta adin guztietarako kirol prestakuntza nahiz elikadura aholkuak eskainiko ditu.

Urrats kirol eta nutrizio zentroak ostiralean zabalduko ditu ateak, 17.00etatik 20.00etara. Gimnasio berria Zumaiako Juan Belmote kaleko 4 zenbakian dago kokatuta, eta Unai Azkunek zuzenduko du zentroa. Azkune esperientzia handiko piraguista da, eta elikadura nahiz kirol prestakuntza ikasketak amaitu ondoren zabalduko du Urrats kirol eta nutrizio zentroa.

Azkunek adierazi duenez, maila eta adin guztietarako kirol prestakuntza nahiz elikadura aholkuak eskainiko ditu, eta zumaiarrak Urrats zentro berritik pasatzera animatu nahi ditu.

                           

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide