Udaberri torneoko jardunaldia jokatuko da igandean Itziarren

Itziarko Auzo Udala 2023ko maiatzaren 11

Itziarrek hartuko du igandean Udaberri torneoko jardunaldia. Bertsolaritza eta pilota uztartzen dituen jarduera da hau.

Euskal Herriko emakume pilotaririk onenak aurrez aurre arituko dira Udaberri
torneoan. Guztira sei jardunaldi izango dira (finala ekainaren 2an jokatuko da Beasainen), eta horietako bat Itziarren izango da, konkretuki igande honetan, hilaren 14an, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Zumaian maiatzaren 27an izango da jardunaldia.

Torneo honek badu berezitasun bat eta da euskal pilota eta bertsolaritza uztartzen dituela. Hala, torneoan izena eman duten hamabi pilotariak hiruko lau multzotan banatu dituzte, eta botileroak bertsolariak izango dira. 

Itziarko jardunaldian Mitxoletak eta Bitxiloreak taldeak ariko dira. Mitxoletak taldean Barrokal, Mujika eta Aldaregia pilotariak arituko dira, eta botillero Nerea Elustondo izango da; Bitxiloreak taldean, berriz Etxebeste, Etxekolonea eta Ruiz de Infante pilotariak Maialen Akizu bertsolariak gidatuko ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide