Dantzari lotutako ekitaldiak izango dira asteburu honetan ere. Izan ere, Maiatza Dantzan egitasmoari lotutako ekitaldiak izango dira, aurreko astekoei jarraipena emanez. Bihar, esaterako, herriko hiru akademietako dantzariek emanaldia eskainiko dute Aitzuri pilotalekuan. Hasiera batean Odietan egitekoa bazen ere, lekualdatu egin dute emanaldia eguraldiaren iragarpenagatik. Doakoa izango da, eta 18:00etan hasiko da.
Igandean, berriz, Jon Urbietaren eskutik, haurrentzako diskoteka saioa izango da 18:00etan hasita, Torreberriko aterpean.