'Los tres mosqueteros: D'Artagnan' eta 'Hanna y los monstruos' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet

Bi film emango dira asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan: Los tres mosqueteros: D'Artagnan eta Hanna y los monstruos.

Alexandre Dumasen klasikoan oinarritutako azken filma ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Los tres mosqueteros: D'Artagnan da filma eta gaurtik astelehenera bitartean emango da, 19:30etik aurrera. Sarrerak hemen daude salgai.

Igandean haurrentzako saioa ere izango da Zumaiako zinema aretoan. Hanna y los monstruos animazioko filma ikusteko aukera izango da, 17:00etatik aurrera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide