Astelehenean zabalduko da Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa

Juan Luis Romatet 2023ko maiatzaren 13a

Astelehenean hasi eta maiatzaren 25era bitartean izango da matrikulatzeko aukera. 

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak datorren astelehenean, hilaren 15ean, zabalduko du 2023-2024 ikasturterako matrikulazio epea. Ikastetxeko arduradunen esanetan, helburu nagusia edozein adineko pertsonei antzerkia, dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea da, "eta aldi berean interesa edo bokazioa dutenei lanbide-heziketarako prestaketa ematea". 

Matrikulazioak egiteko Ubillos jauregitik pasa daitezke interesdunak, idazkaritako ordutegian: astelehen eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara, eta astearte, asteazken edo ostegunetan, 16:30etik 18:30era. Informazio gehiagorako, 943-86 11 83 telefono zenbakira deitu daiteke edo musikaeskola@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera idatzi.

Ikasgaien inguruko informazioa hemen eskuratu daiteke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide