Eskualdeko rockaren sorrera gogoan izan dute Leok'k taldearen disko berriaren aurkezpenean

Maria Maya Manterola 2023ko maiatzaren 13a

Bizirik hala ere disko berria jendaurrean aurkeztearekin batera, rockaren hastapenetan bidelagun izan zituzten taldeak omendu nahi izan zituzten. 

Iaz urte amaieran plazaratutako Bizirik hala ere diskoa zuzenean aurkezteko aukera izan zuen atzo Leok'k eskualdeko rock talde historikoak, eta Zumaienako aretoan bildu zen musikazale ugari, musikaz bertatik bertara gozatzera. 

Aurrez, Rockaren sorrera gogoan izeneko ikus-entzunezko bat erakutsi zuten. Hala, 60eko hamarkadako amaieran 70eko hasieran eskualdean izan ziren, eta horietako asko ahaztuta dauden rock taldeei aitortza egin nahi izan zien taldeak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide