Gorputzei astindu ederra eman diete zumaiarrek 'Dantzara' ikuskizunean

Usua Garin

Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, Zumaiako dantza akademiek emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Aitzuri pilotalekuan. Hona hemen irudi batzuk. 

Jende ugari bertaratu zen atzo Aitzuri pilotalekura, Zumaiako dantzariak bildu zituen ikuskizunaz bertatik bertara gozatzera. Harmailetan nabaria zen emozioa, eta dantzariengan urduritasuna. Askotariko dantzaldiak eskaini zituzten: bachatak, hip-hopa nahiz rueda cubana. 

The Wale Studio, Vexdance eta AGL akademietako ikasleak izan ziren Aitzurin protagonista. Dozenaka zumaiar dantzari badela erakutsi, eta primerako ikuskizuna eskaini zuten guztiek ere.

Erlazionatuak

'Dantzara' saioa, argazkietan

Maria Maya Manterola 2023 mai 14 Kultura

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide