Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen jarraipen zabala egingo du UKTk, eta horien atariko moduan, herriko alkategaiekin mahai ingurua izango da bihar, astelehena. Alondegiko Oxford aretoan izango da saioa, 19:00ean.
Iñaki Ostolaza EH Bilduren, Josemi Antia EAJren eta Duñike Agirrezabalaga PSE-EEren zerrendaburuak aurrez aurre ariko dira hizketan maiatzaren 15ean, astelehenez, Oxford aretoan (19:00). Moderatzaile lanetan Juan Luis Romatet ariko da, eta herritarrek beren galderak egiteko beta izango dute amaieran.
UKTk saioa streaming bidez zuzenean emango du, eta Erlo Telebistan zein webgune honetan izango da ikusgai. Asteartean, grabatutako bideoa ere ikusgai izango da Baleike.eus-en.