Arroa Behean sanisidroetan murgilduta dira larunbat arratsaldeaz geroztik, eta eguraldi makurrari aurre eginez, auzotarra giro onean ari dira ospatzen festak. Atzo arratsaldean, mus txapelketa jokatu zuten hainbat bikotek Ederki elkartean, eta segidan, umeentzako ekintzak izan ziren. Besteak beste, buruhandiekin jolasean aritu ziren horiek, eta sabela betetzeko, txokolatada izan zuten Ederkira bertaratu direnek.
Era berean, arratsaldean zehar triki-poteoa egin zuten auzoko hainbat txokotan, eta eguna borobiltzeko, herri afarian elkartu ziren dozenaka lagun.
(Argazkiak: Ane Olaizola eta Arroa Beheko Festa Batzordea)