Pala txapelketa antolatu du Emakumeon* Etxeak

Juan Luis Romatet 2023ko maiatzaren 16a

Emakumeen pala txapelketa antolatuko du aurten ere Zumaiako Emakumeon* Etxeak. Izen ematea zabaldu du dagoeneko. 

Aurreko urteetako bideari jarraituz, emakumeen pala txapelketa antolatu du aurten ere Zumaiako Emakumeon* Etxeak. Bosgarren edizioa beteko du, eta azken urteotan egin bezala, ekainean zehar jokatuko da. Antolatzaileek azaldu dutenez, mailaren arabera bi txapelketa egingo dira, eta eguraldia lagun bada, behintzat, partidak Odieta frontoian jokatuko dira. 

Antolatzaileek zabaldu dute dagoeneko izen emate epea. Interesdunek maiatzaren 23ra arte izango dute apuntatzeko aukera Emakumeon* Etxean bertan, 633 43 27 62 telefono zenbakira deituta, edo info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbidera idatzita. Txapelketa bikoteka bada ere, banaka ere izango da apuntatzeko aukera, eta kasu horietan antolatzaileak aduratuko dira bikotea egiteaz. Pertsonako sei euro ordainduko dira. 

Lehen eta bigarren sailkatuentzako sariak egongo dira, otarrak eta Gertu merkatarien elkarteak emandako erosketa txartelak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide