'Hasta los huesos' filma ikusi ahal izango da biharko zineforum saioan

Maria Maya Manterola

Ostarrena Zine Klubak Luca Guadagnino zinemagile italiarrak iaz kaleratutako filma hautatu du saiorako.

Maren, gizartetik kanpo bizitzen ikasten ari den neska gaztea, eta Lee, ideia biziak dituen eta baztertuta bizi den eskale baten arteko lehen maitasunaren istorioa kontatzen du film italiarrak. Bihar, osteguna, Aita Marin izango da, 19:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide