Udal eta foru hauteskundeak 2023

Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos): "Gipuzkoaren kohesioa bilatzea izango da gure erronka nagusietako bat"

Erredakzioa 2023ko mai. 16a, 21:00

Mireia Galarza Bastida UKTko kazetariak foru bozetarako hautagaiak elkarrizketatu ditu, eta haiei egindako elkarrizketak ikusgai izango dira egunotan. Elkarrekin Podemoseko Miren Etxebeste da bigarren elkarrizketatua.

Gerturatzen ari dira maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak, eta ohi bezala, Erlo telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean hainbat saio prestatu dituzte foru bozak landu eta herritarrei informazioa eskaintzeko. Besteak beste, foru bozetarako hautagaiei, Eider Mendoza (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Jose Ignacio Asensio (PSE-EE), Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos) eta Mikel Lezama (Alderdi Popularra), elkarrizketak egin dizkie Mireia Galarza UKTko kazetariak. Miren Etxebeste Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza-Berdeak Equo-Aliantza Berdea koalizioko ahaldungaiarena da bigarren elkarrizketa. 

Gainerako hautagaiei egindako elkarrizketak ere ikusgai izango dira honako egun eta orduetan:

  • Maiatzak 17, asteazkena: 21:00etan, Jose Ignacio Asensio (PSE-EE)
  • Maiatzak 18, osteguna: 21:00etan, Maddalen Iriarte (EH Bildu)
  • Maiatzak 19, ostirala: 21:00etan, Eider Mendoza (EAJ)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide